2017(e)ko ekainaren 26(a), astelehena


Ikastolako azken eguna berezia izan zen, gero arte esan genuen elkar. Pena handia eman zigun izan ere hain ondo pasa dugu bi urte hauetan, elkarrekin hainbeste ikasi dugu... 
 Bidaiaren amaiera iritsi zaigu, baina, merezi duen moduko agurra egin diogu. Bi ikasturte polit hauengatik mila esker!!!

Bi urte, bi ikasturte,

zuekin bizi, zuekin ikasi, 

zuekin amestu, zuekin hausnartu, 

maila guztietan zuekin ,

 

handitzen eta heltzen lagundu,

zuek gidatzen saiatu, zuekin gozatu.
  

Ondoan elkar elikatu; onena piztu, 

 

hain ona izan ez dena itzaltzen saiatu, 

norberaren indarra bultzatu, 

eta elkarlana sustatu.
Zuek, oraina eta etorkizuna zarete. 
Gora zuek! 

















 AGUR BIHOTZAK! oso polita izan da  zuekin bidaiatzea. Musu handi handi bat eta segi beti orain bezain alai eta jator, ondo pasa UDARA.


0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina