2017(e)ko ekainaren 26(a), astelehena


Ikastolako azken eguna berezia izan zen, gero arte esan genuen elkar. Pena handia eman zigun izan ere hain ondo pasa dugu bi urte hauetan, elkarrekin hainbeste ikasi dugu... 
 Bidaiaren amaiera iritsi zaigu, baina, merezi duen moduko agurra egin diogu. Bi ikasturte polit hauengatik mila esker!!!

Bi urte, bi ikasturte,

zuekin bizi, zuekin ikasi, 

zuekin amestu, zuekin hausnartu, 

maila guztietan zuekin ,

 

handitzen eta heltzen lagundu,

zuek gidatzen saiatu, zuekin gozatu.
  

Ondoan elkar elikatu; onena piztu, 

 

hain ona izan ez dena itzaltzen saiatu, 

norberaren indarra bultzatu, 

eta elkarlana sustatu.
Zuek, oraina eta etorkizuna zarete. 
Gora zuek! 

















 AGUR BIHOTZAK! oso polita izan da  zuekin bidaiatzea. Musu handi handi bat eta segi beti orain bezain alai eta jator, ondo pasa UDARA.


2017(e)ko ekainaren 8(a), osteguna

ORIORA IRTEERA


Aurten, Orioko Txurruka aterpetxean izan gara ikasturte amaierako irteeran. Eguraldi bikaina izan genuen ostegunean eta primeran ibili ginen!  Klikatu ezazu lehen irudian irteerako argazki gehiago ikusteko!






https://drive.google.com/open?id=0B927k-V-TWHSMlJkS1NKaDYxZUE

AFALDU ONDOREN DISKOTEKAN DANTZAN IBILI GINEN, IKUSI IKUSI ZEIN ONGI IBILI GINEN...





ORIOKO ARRAUN ELKARTEAN


                      






2017(e)ko ekainaren 3(a), larunbata

IRRATSAIOA PRESTATU DUGU!!


Txanelako 6. gaian zehar komunikabideak ikasten ibili gara (komunikabide eta asmatzaile nagusiak, prentsa idatzia, komunikatzeko era desberdinak...) . Horrekin batera irratsaio bat nola prestatzen eta grabatzen den ikasi dugu eta proiektua aurrera eraman dugu.  Gure irratsaioa entzun nahi baduzue, bukaerara joan eta  ikusi prestatu dugun bideoa!!! GUSTATZEA ESPERO DUGU!!!























AGENDA 21

 Agenda 21 hezkuntza komunitateak hartutako konpromezua da, ikastetxeko eta bere inguruko ingurumenaren kalitatearen eta eraginkortasunaren alde lan egiteko. Programa eskolan lantzeaz aparte, udalerriari begira ere lantzen da, eskolaren eta herriaren arteko erlazioa indartu eta aberasteko.

Aste honetan, gure gelako Agenda 21eko arduradunak udaletxera joan ziren beste geletako arduradunekin eta bertan, ikasturtean zehar uraren inguruko azterketan atera diren ondorioak azaldu zituzten.