2017(e)ko apirilaren 26(a), asteazkena

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Norbaitek esana da liburuak gure lagunik onena izan daitezkeela, eta ez dabil oker.
Liburuek mundu berrietara eramaten gaituzte, bizitzeko modu berriak irudikatzen, hausnartzen, gure ezagutzak areagotzen laguntzen gaituzte eta amestera, imajinatzera eta deskubritzera bultzatzen gaituzte.

UNESCOk apirilaren 23an Liburuaren eta Egilearen eguna ospatzea erabaki zuen. Garcilaso de la Vega, Cervantes eta Shakespeare idazleen heriotzaren urteurrena ospatzen da egun horretan, bai eta Nabokov edo Mejía Vallejo bezalako idazleen jaiotzak edo heriotzak ere.
Atzo arratsaldean, liburuaren nazioarteko eguna ospatu genuen ikastolan. Egun hau era desberdinetan ospatzen da, Katalunian esaterako, San Jordi eguna ospatzen da eta liburuak eta arrosak trukatzeko ohitura dago. Beste hainbat lekutan hitzaldiak edo idazleekin mahai-inguruak egiten dira edo liburuen inguruko jarduerak edo erakusketak. 














0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina