UNESCOk apirilaren 23an Liburuaren eta Egilearen eguna ospatzea erabaki zuen. Garcilaso de la Vega, Cervantes eta Shakespeare idazleen heriotzaren urteurrena ospatzen da egun horretan, bai eta Nabokov edo Mejía Vallejo bezalako idazleen jaiotzak edo heriotzak ere.
Atzo arratsaldean, liburuaren nazioarteko eguna ospatu genuen ikastolan. Egun hau era desberdinetan ospatzen da, Katalunian esaterako, San Jordi eguna ospatzen da eta liburuak eta arrosak trukatzeko ohitura dago. Beste hainbat lekutan hitzaldiak edo idazleekin mahai-inguruak egiten dira edo liburuen inguruko jarduerak edo erakusketak.