2017(e)ko urtarrilaren 15(a), igandea

Kaixo lagunak, bukatu dira oporrak eta hemen jarraitzen dugu itsasoan murgilduta. Gauza asko ikasten ari gara: euskal balea eta arrantzaleak, nabigatzaile famatuak, piratak, itsasoko animaliak....Oso gai ikusgarria!
BALEAREN ARRANTZA
Arrantzan hasi aurretik talaiariak herritarrei abisua ematen zien. Ondoren txalupaz inguratu, arpoiz dinamitaz, sokaz, txabalinaz erasotu eta arrastaka porturaino eraman eta zatitu ondoren okela banatu edo saltzen zuten. Koipetik ere, etekina ateratzea bazegoela eta, urtu eta olioa bihurtuz argia egiteko eta janaria prestatzeko erabiltzen zuten. Hezurrak ere, hainbat tresna egiteko, oso baliotsuak ziren.



Bidaia oso luzea izan da, Juan Sebastian Elkanorekin munduari buelta osoa eman dugu eta nahiko nekatuta iritsi gara. 

Orain ikasitakoa ikusteko aukera izango duzue!





 


EUSKALDUNAK, BALEA HARRAPATZAILE, NABIGATZAILE BIKAINAK ETA BAITA PIRATA TREBEAK ERE.



Joanes Suhigaraitxipi

Joanes Suhigaraitxipi, ezizenez (“Kortsario txikia") XVII. mendeko kortsario baionarra zen. Sei urtetan ehun itsasontzi nederlandar eta espainiar baino gehiago harrapatu zituen.
Hainbeste itsasontzi harrapatu zituen non esaten baitzen Donibane Lohizunetik Zibururaino joan zitekeela itsasontziz itsasontzi, ura ukitu gabe.
Frantziako erregearentzat egin zuen lana.

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina