Kaixo lagunak, bukatu dira oporrak eta hemen jarraitzen dugu itsasoan murgilduta. Gauza asko ikasten ari gara: euskal balea eta arrantzaleak, nabigatzaile famatuak, piratak, itsasoko animaliak....Oso gai ikusgarria!
BALEAREN ARRANTZA
Arrantzan hasi aurretik talaiariak herritarrei abisua ematen zien. Ondoren txalupaz inguratu, arpoiz dinamitaz, sokaz, txabalinaz erasotu eta arrastaka porturaino eraman eta zatitu ondoren okela banatu edo saltzen zuten. Koipetik ere, etekina ateratzea bazegoela eta, urtu eta olioa bihurtuz argia egiteko eta janaria prestatzeko erabiltzen zuten. Hezurrak ere, hainbat tresna egiteko, oso baliotsuak ziren.
Bidaia oso luzea izan da, Juan Sebastian Elkanorekin munduari buelta osoa eman dugu eta nahiko nekatuta iritsi gara.
Orain ikasitakoa ikusteko aukera izango duzue!
EUSKALDUNAK, BALEA HARRAPATZAILE, NABIGATZAILE BIKAINAK ETA BAITA PIRATA TREBEAK ERE.
Joanes Suhigaraitxipi
Frantziako erregearentzat egin zuen lana.