2017(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena

Kaixo guztioi aurten, iñauterietako bideoa, Ikastolako web orrian jarri dugu ikusgai, eskura izan dezazuen. Hala ere, hemen duzuen bideoaren lotura:




Gogoratu, ordenagailuz soilik ikusi daitekeela!

2017(e)ko maiatzaren 14(a), igandea

"GORA GUTENBERG! GORA MARCONI!"



Kaixo guztioi!Aste honetan txanela berriarekin hasi gara: "Gora Gutenber! Gora Marconi!". Txanela honetan komunikatzeko dauden era desberdinak eta historian zehar egon diren aurkikuntzen berri izango dugu. Komunikabide desberdinak aztertuko ditugu beraz, baina batez ere irratian zentratuko gara. Irratsaio  bat grabatuko dugu gelan aldez aurretik prestatutako txiste, asmakizun eta kantekin. Laister ikusiko gaituzue kazetari lanetan!


 Gora Gutemberg! Gora Marconi! Hauek bai asmatzaile galantak! Baina hauek bakarrik ez, beste batzuk komunikatzeko tresna bereziak asmatu zituzten: telegrafoa, telefonoa, telebista, ordenagailua....Eta nola ez, INTERNET. Horri esker, blog honetan gure pasadizoak kontatzeko aukera daukagu. Gora komunikabide guztiak!




NOLA EGITEN DA EGUNKARIA?