2016(e)ko abenduaren 28(a), asteazkena

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!

Urteroko ohiturarekin jarraituz, abenduaren 24an, herritik zehar gabon kantak abesten ibili ginen.
Ikasle, guraso eta irakasle mordoxka elkartu eta giro ezin hobean aritu ginen abesten.
Amaiera ezin hobea eman genion nola ez, txistorra goxo-goxoarekin!!!
Hona hemen argazki batzuk:




























GABONETAKO ZUHAITZAK!!!












SAN TOMAS EGUNA!!


San Tomas eguna abenduak 21ean ospatzen da. XIII. mendetik dokumentatua dago, egun honetan baserritarrak, beraien lurren jabe ziren jaunei zergak ordaintzera joaten zirela hirietara. Zergak dirutan edo baserriko produktuekin edo animaliekin ordaintzen zituzten, eta hau aldi berean, baserritik ekartzen zuten salgaiak saltzeko aprobetxatzen zuten eguna.
Gaur egun, bertako produktu eta animaliekin merkatuak egiten dira oraindik ere.
Ikastolan txistorra goxo-goxoa jan dugu










2016(e)ko abenduaren 27(a), asteartea

BOGA BOGA MARIÑELA!!

Erdi Aroko garai ilunak atzean utzirik, gure lagunak Maddalen Fermin, Urdintxo eta Pox, berriro beste bidai bat egin dute  eta ezetz jakin oraingo honetan nora eraman gaituzten?
Bada, galdetu zuen seme-alabei! Ondo asko dakite eta!

Bai, bai, oraingo honetan, "Boga-boga marinela" gaiarekin batera, itsasoko munduan sartuko gara. Bertan hainbat gai jorratuko ditugu: balearen arrantza, nabigatzaile handiak, piratak eta kortsarioak, arrantza gaur egun, itsaso eta erreketako animaliak, eta baita itsasoarekin zer ikusia duen mundu magikoa ere; ipuinak eta kondairak alegia.



Ikusiko duzue zenbat ikasiko dugun! 

ABESTI BERRIAK IKASTEN ETA EZAGUTZEN JARRAITUKO DUGU, BALEAREN EHIZAN EUSKALDUNEN LANA GORAIPATZEKOA DENEZ, NOLA UTZI “ORIOKO BALEAREN” KANTA ABESTU GABE:



Mila bederatzieun da
lehenengo urtean
Maiatzaren amalau
garren egunian
Orioko herriko
barraren aurrian.
Balia agertu zan
beatzik aldian.
Haundia ba zan ere
azkar ibilian.
Bueltaka han zebilen
jun da etorrian.
Ondarra arrotuaz
murgil igarian.
Zorriak zeuzkan eta
haiek bota nahian.
Ikusi zutenian
hala zebilela
beriala jun ziran
treñeruen bila.
Arpoi ta dinamitak
eta soka bila.
Aguro ekartzeko
etzan jende hila
Bost treñero juan ziran
patroi banarekin.
Mutil bizko bikain
guztiz onarekin.
Manuel Olaizola
eta Loidirekin.
Uranga, Atxaga ta
Manterolarekin.
Baliak egindako
salto ta marruak
ziran izugarri ta
ikaratzekuak
atzera egin gabe
hango arriskuak
arpoiakin hil zuten
han ziran hangoak.
Bost txalupa jiran da
erdian balia
gizonek egin zuten
bain nahiko pelia.
Ikusi zutenian
hil edo itoa
legorretikan ba zan
biba ta txaloa.
Hamabi metro luze
gerria hamar lodi
Buztan pala lau zabal
albuetan para bi.
Ezpañetan bizarrak
beste ilera bi
orraziak bezala
ain zeuzkan ederki.
Gorputzez zan mila ta
berreun arrua.
Beste berreun mingain
ta tripa barruak.
Gutxi janez etzegon
batere galdua.
Tiñako sei pesetan
izan zan saldua.
Gertatua jarri det
egiaren alde.
Hau horrela ez ba da
jendiari galde.
Bihotzez pozturikan
atsegintsu gaude.
Gora oriotarrak!
esan bildur gabe.

2016(e)ko abenduaren 11(a), igandea

ERDI AROKO EGUNA!!!

 Erdi Aroa landu dugu hilabete hauetan eta gaiari bukaera on bat emateko Erdi Aroko eguna ospatu dugu gure gelan. Primerako erakusketa  antolatu dugu egin ditugun  gaztelu, artelan eta marrazkiekin. Jarraian dotore jantzi, eta Xango eta 1.mailako ikasleak gonbidatu ditugu eta beraiekin batera Erdi Arora bidaiatu dugu.


































                     






































https://youtu.be/6O49YsnlY_g