2016(e)ko urriaren 26(a), asteazkena

ERDI AROA!!!

Kaixo lagunok!

   Lehenengo txanela bukatutakoan gure denboraren makina martxan jarri eta dagoeneko aurreneko  bidaia egin dugu: nora eta ERDI ARORA joan gara! Beraz, hilabete honetan Erdi Aroaren inguruko gauzak ikusten eta ikasten ibiltzeko asmoa dugu .
Gairekin hasteko Erdi Aroko zalduntxoa abestia entzun eta abestu dugu. Hementxe duzue abestiar.


Hona hemen 
gai honetan 
ikasiko dugun kanta:


2016(e)ko urriaren 25(a), asteartea

POSTALAK!!!!

Postalak lantzen ibili gara eta azken hilabetean  bakoitzak bere postala idatzi eta margotu du. Lehengo astean, korreosera joan ginen gutunak bidaltzera. Gogotsu eta ilusioz egindako lanak bidali ditugu, ia hartzaileek ilusio berarekin hartzen dituzten!!


                                                                                                 


                         













































 Eta korreosen sorpresa handi batekin egin genuen topo, guretzako postal bat!!!  Nork bidaliko ote zigun??